euskaraespañol

Manuel Tuñon de Lara historialariaren omenezko liburua

‘La España del siglo XX a debate'k azken bi hamarkaden historiografia, eta intelektualari buruzko azterketak eta azalpen biografikoak

  • Albisteak

Lehenengo argitaratze data: 2017/11/06

Irudia

Manuel Tuñon de Lara historialariaren heriotzaren hogeigarren urteurrenean, ‘La España del siglo XX a debate' liburua aurkeztu da. UPV/EHUko Historia Garaikidean katedradun Jose Luís de la Granjak koordinatu eta Tecnos argitaletxeak plazaratu duen lanak intelektuala omentzen du, eta Frantziako eta Espainiako unibertsitateko hamabost katedradun, lagun eta dizipuluk hartu dute parte. Jose Luis de la Granjarekin batera, Patxi Juaristi, UPV/EHUko Bizkaiko Campuseko errektoreordea, eta Carmelo Garitaonandia, UPV/EHUko Kazetaritzako katedraduna eta liburuaren egileetako bat, aurkezpenean egon dira.

Manuel Tuñón de Larak (1915-1997) biografia eta bizitza intelektual emankorra izan zuen. Gaztetan, Frantzian erbesteratua izan zen eta han historialari gisa prestatu zen. Paueko Unibertsitatean irakasle ibili zen. Frankismo berantiarraren urteetan eta demokraziarako trantsizio-garaian historialarien arteko eraginkorrena izan zen, Espainiako historiografiaren garai bat irudikatze punturaino. Euskal Herriko Unibertsitatera 1981. urtean etorri zen, eta bertan 1991. urtera arte eman zituen eskolak.

‘"Historialarien irakasleak", Carmelo Garitaonandiaren definizioaren arabera, marka ikaragarria utzi zien ikasleei, askotan lagun bihurtuta. Horrela, ‘La España del siglo XX a debate' liburuan elkarlanean jardun duten hamabost katedradunek beren irakasletzat hartzen dute. Liburuaren goiburuak berak gogorarazten du Tuñon de Lararen obrarik adierazgarrienetako bat: askotan berrargitaratu den ‘La España del siglo XX (1808-1914).

Gaur Bizkaia Aretoan aurkeztatutako argitalpenak (‘La España del siglo XX a debate') bi zati ditu. Lehenengoan, azken bi hamarkadetako bilakaera aztertzen du, baita gaur egun gori-gorian dauden nazionalismoen historiografia ere. Bigarrenean, historialariari buruzko azterketak, azalpen biografikoak eta dokumentuak biltzen dira. Horrela, liburuak nabarmendu du dizipulu eta lagunek Tuñón de Lararen lana eta nortasuna ez dituztela ahaztu.