euskaraespañol

Gasteizko Ingeniaritzako egresatuak

  • Kronika

Lehenengo argitaratze data: 2017/11/28

Irudia

2016/2017 ikasturteko 125 ikaslek jaso zuten titulua Nekane Balluerka Lasa UPV/EHUko errektorea buru izan zuen graduazio ekitaldian, ondoan izan zituelarik Ramiro González Vicente Arabako ahaldun nagusia, Gorka Urtaran Agirre Gasteizko alkatea eta Miren Artaraz Miñón Euskal Gobernuaren Unibertsitate Politika eta Koordinazioko zuzendaria. Titulazio bakoitzeko espedienterik onenek ere saria jaso zuten: Fátima Aurora Saiz Álvaro Geomatika eta Topografia Ingeniaritzako Graduan; Marta Díez Sanz Industria Elektronikaren eta Automatikaren Ingeniaritzako Graduan; Amaia Martínez de Zuazo Barrasa Ingeniaritza Mekanikoko Graduan; Alberto Jiménez Oropesa Industria Ingeniaritza Kimikoko Graduan eta Asier Rodríguez González Kudeaketaren eta Informazio Sistemen Informatikaren Ingeniaritzako graduan. Halaber, aitortza egin zitzaion SMC España S.A. enpresari, Arabako campuseko ikastegi honekin izan duen lankidetza luzea kontuan hartuta.