euskaraespañol

Gradudunak Letren Fakultatean

  • Kronika

Lehenengo argitaratze data: 2017/12/12

Irudia

Letren Fakultateko areto nagusiak jaso zuen iragan ikasturtean ikastegi berean ikasketak amaitu zituzten ikasleen graduazio ekitaldia. Goizez filologia (36 ikasle), ingeles ikasketak (71), euskal ikasketak (34) eta itzulpengintza eta interpretazioa (53) titulazioetako ikasleei eman zitzaien titulua. Ekitaldi honen buru Iván Igartua Arabako Campuseko errektoreordea izan zen, Cristina Uriarte Euskal Gobernuaren hezkuntza sailburua, Ramiro González Arabako ahaldun nagusia eta Iñaki Bazán Letren Fakultateko dekanoa lagun zituela. Amabitxi gisa Amaia Ibarraran aritu zen, UPV/EHUko Ingeles eta Aleman Filologia eta Itzulpengintza eta Interpretazioa saileko irakasle titularra. Arratsaldean, Historia (81), Artearen Historia (31) eta Geografia eta Lurralde Antolakuntzaren (23) titulazioetako ikasle egresatuen txanda izan zen. Ekitaldi honetan aritu ziren Jon Zarate UPV/EHUko Euskararen eta Etengabeko Prestakuntzaren arloko Errektoreordea, Pilar García de Salazar Arabako ahaldun nagusiordea eta Iñaki Bazán Letren Fakultateko dekanoa. Oraingo honetan, Javier Fernández Eraso izan zen aitabitxi, UPV/EHUko Geografia, Historiaurrea eta Arkeologia saileko katedraduna.