Donostiako ikasleen % 58 autoz joaten da ikastetxera; % 28, oinez; % 13, garraio kolektiboz, eta, % 1, bizikletaz. Neska-mutil horien % 70, batez beste, ikastetxetik 30 bat minutura bizi da.
Donostiako ikasleen % 58 autoz joaten da ikastetxera, UPV/EHUko ikerlan batek dioenez
Donostia hiri segurua da eta oinez edo bizikletan ibiltzeko egokituta dago
- Ikerketa
Lehenengo argitaratze data: 2017/12/19
Azterlan baten emaitzak aurkeztu dituzte Donostiako Udalaren Mugikortasuneko eta Garraioko zinegotzi Pilar Aranak eta UPV/EHUko Psikologia Fakultateko Ingurumen Psikologiako irakasle César San Juanek. Gurasoek ikasten ari diren seme-alaben joan-etorrietarako ibilgailu pribatua zein arrazoi eta faktorerengatik aukeratzen duten jakitea zen helburua. Eskola Bidearen IX. Topaketan aurkeztu zuten azterlana, azaroaren 6an. Lelotzat, Ikasleen mugikortasuna eta Donostiako gizalde zaurgarriak izenburua izan zuen.
Ikerlanak sakon aztertzen ditu ikasleek etxetik ikastetxerako joan-etorria egiteko planak gurasoen ikuspegitik, bai eta ikastetxearen kokalekua ere eta, hortaz, hura etxetik hurbil edo urrun ote dagoen, oinez joateko ibilbiderik segururik al den, ibilgailu pribatua familia nukleoa beste leku batzuetara joateko ere erabiltzen duten eta abar. Gainera, seme-alabei ezbeharren bat gertatzeko duten beldurra da aztertutako faktoreetako baten mamia.
Guztira, Donostiako hiru ikastetxetako Lehen Hezkuntzako ikasleen 352 gurasok hartu dute parte azterlanean. Ikastetxeak ezberdinak dira tamainaz eta kokalekuz, hortaz, ikerlana oso aberatsa da lehen aipatutako aldagaiak gurutzatu eta aztertzeko orduan. Seme-alabek ibili beharreko oinezko ibilbideak sortzen zien beldurra edo konfiantzarik eza dira gurasoek ibilgailu pribatua aukeratzerako aipaturiko zergatiko nagusiak. Beldurren artean, sexu erasoei edo bahitzeari, eraso fisikoari eta auto batek harrapatzeari dietena aipatzen zuten.
Pilar Aranak azpimarratu duenez, “lortu nahiko genukeena da gurasoak konturatzea gure inguruko hiriak seguruak direla eta gure seme-alabek badutela nahikoa ardura ikastetxera modu aktiboan joateko”. Eta nabarmendu du: “Denon artean hiri lagunkoiago bat eraikitzen hasteko modu bikaina litzateke hori”.
Era berean, adierazi duenez, “autoek harrapatzeko arriskua modu ikaragarrian handitzen da ikastetxea inguruan ibilgailu asko hara joatearen ondorioz”.
Zinegotziak Eskola Bidea programaren balioa nabarmendu du, Donostiako Udaleko Mugikortasun Sailak antolatua, eta helburua zein den azaldu du: neska-mutilak ikastetxera oinez eta modu autonomoan joan daitezen erraztea eta sustatzea; alegia, helduen laguntzarik gabe joatea, ibilbide seguru batean zehar.
Azterlana
Euskal Herriko Unibertsitateko ingurumen psikologoen lantaldeak sakon aztertu zuen guraso batzuek zergatik dituzten hainbeste errezelo seme-alabei ikastetxera bakarrik joaten uzteko, baita Donostiako Udaleko Mugikortasun Sailak antolatutako Eskola Bidea ekimenaren jakitun izanda ere. Eskola Bidea programaren helburua da neska-mutilak ikastetxera oinez eta modu autonomoan joan daitezen sustatzea; helduen laguntzarik gabe, alegia.
Ikerlanak sakon aztertzen ditu ikasleek etxetik ikastetxerako joan-etorria egiteko planak gurasoen ikuspegitik, eta seme-alabei ezbeharren bat gertatzeko duten beldurra. Horretarako, Donostiako hiru ikastetxetako 352 gurasori inkesta bana helarazi zieten (lehen hezkuntzan dituzte seme-alabak denek), eta ikusi zutenez, gurasoek inkestari erantzun zioten egunean, % 61ek autoz eraman zituen haurrak ikastetxera, bakarka edo partekatuta. Erantzun zutenen % 13k garraio kolektiboa erabili zuen, eta, soilik harren % 26 joan ziren mugitzeko sistema “aktibo” batez, hau da, oinez edo bizikletaz.
Segurtasunik ezaren irudipena
Ikerlanak ondorioztatu duenez, erantzun dioten gurasoen % 24 azken urte honetan noiz edo noiz beldur izan da semea edo alaba sexu eraso baten biktima edo bahitua izango ote den. Gainera, hauteman dutenez, gurasoen % 27 azken urte honetan noiz edo noiz beldur izan da semeari edo alabari eraso fisikoa egingo ote dioten, eta alabari edo semeari lapurreta egingo dioten beldur izan da % 30.
Hortaz, guraso partaideen gutxiengo baten beldurrak dira, eta ez dituzte izaten astean-astean edo egunero, noizean behin baizik.
Semea edo alaba auto batek harrapatuko ote duen beldurra ohikoagoa da: gurasoen % 53 azken 6 hilabeteetan noiz edo noiz beldur izan da semea edo alaba ibilgailu batek harrapatuko ote duen, eta gurasoen % 16 horren beldurrez egoten da astero.
Eskola Bidea proiektua
Eskola Bidea programa Donostiako Udaleko Mugikortasun Sailak antolaturiko ekimena da, eta neska-mutilak ikastetxera oinez eta modu autonomoan joan daitezen erraztea eta sustatzea du helburutzat; alegia, helduen laguntzarik gabe joatea, ibilbide seguru batean zehar.
Duela gutxi arte, hori dena modu naturalean egiten zuten, azken urteotan, gutxi batzuen mugitzeko modu bihurtu da, egunetik egunera nabarmenago diren gabeziak sortuta umeengan: ingurua ezagutzeko zailtasuna, beren kabuz han-hemenka ibiltzeko arazoak, egon zalekeria, kalean beste umeekin ez egotea eta abar. Aldaketa horrekin batera, errepideetan zirkulazioa areagotu duten zioetako bat bihurtu da aldaketa hori.
Neska-mutik ikasleak eskolatik etxera eta alderantziz modu autonomoan ibiltzea bermatzean dautza esperientziak. Ondorioz, auzoko neska-mutilak sozializatu ahal izatez gain, autonomia mailaz bereganatuz joango dira pertsona arduratsu moduan hezteko garrantzi handikoa den denbora tarte batean.