euskaraespañol

Gaurko irudia

Nanomagnetismoaren eta Espintronikaren Nazioarteko Biltzarra (Sol-SkyMag 2022)

Noiz eta non

Noiztik: 2022/06/27 Noiz arte: 2022/07/01

Kokapena

Antonio Beristain Areto nagusia - Carlos Santamaria Zentroa
Plaza de Elhuyar 2. -20018- Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)

Deskribapena

Euskal herriko Unibertsitateko Carlos Santamaria Zentroak, Donostian, Nanomagnetismoaren eta Espintronikaren Nazioarteko seigarren Konferentzia (Sol-SkyMag 2022) hartuko du ekainaren 27tik uztailaren 1era, eta mundu osoko laborategi eta unibertsitate onenetako zientzialariek hartuko dute parte bertan. Ekitaldian izango diren agintari zientifikoen artean, Albert Fert 2007ko Fisikako Nobel sariduna nabarmendu behar da, kongresua irekitzeaz arduratuko dena ‘Switching greener with spintronics and beyond’ izeneko hitzaldiarekin. Topaketa Euskal Herriko Unibertsitateko Magnetismo taldeak antolatu du, Ikerbasquerekin eta Turismo Donostiarekin elkarlanean.

Sol-SkyMag 2022ren inaugurazio ofiziala astelehenean, ekainak 27, izango da, 10:30ean, UPV/EHUko Carlos Santamaria Zentroko auditorioan, Donostian.

Inaugurazioan izango dira:

-Eva Ferreira, UPV/EHUko errektorea

-Nekane Arzalluz, Donostiako Udaleko lehen alkateordea

-Kostyantyn Gusliyenko eta Julian Gonzalez, batzorde antolatzaileko irakasle eta arduradunak.

Sol-SkyMag konferentziak nanomagnetismoaren eta espintronikaren arloko egoera, oraintsuko aurrerapena eta garapena ebaluatzeko balio du. Konferentziak nazioarteko foro bat eskaintzen du alor horretako aurrerapena eta oraintsuko joerak eztabaidatzeko eta etorkizunean izan daitezkeen lankidetzak identifikatzeko.

Informazio gehiago: https://www.solskymag.es/