euskaraespañol

Nazioarteko ikasleei ongietorria

  • Photocampus

Lehenengo argitaratze data: 2021/09/13

Nazioarteko ikasleei ongietorria

Hemen dira, aurten ere, beren ikasketen zati bat Euskal Herriko Unibertsitatean egingo duten nazioarteko eta SICUE programako ikasleak.

Gaur Gipuzkoako Campusean egin da ongietorri ekitaldia eta ostegunean eta ostiralean Bizkaiko eta Arabako campusetan egingo da, hurrenez hurren.

Ekitaldi horiekin, erakundeetako eta unibertsitateko ordezkarien ongietorri ofiziala jasotzeaz gain, trukeko ikasleek zuzenean ezagutu ditzakete UPV/EHUko ikasleentzat eskuragarri dauden unibertsitate-zerbitzuak eta campusetan antolatutako kultura-jarduerak, bai eta euskal hiriburuetako aisialdiko eta denbora libreko aukerak ere.