euskaraespañol

Ekaineko elurra

  • Photocampus

Lehenengo argitaratze data: 2019/06/04

Irudia

Sasoi honetan, maiatz eta ekaina bitartean, airea kotoia bezalako bixar zuri ‘gogaikarriez’ lepo egon ohi da, askok polenarekin nahasi arren, izatez, haziak diren horiengatik toki asko elurretan direla dirudielarik. Bixar horri kardilauna deritzogu eta Populus generoko zuhaitzek (zumarrek, makalek edo lertxunek) haziak barreiatzen darabilten bidea da. Zorionez, maluta kotoitsuok gogaikarriak bai, baina ez dute alergiarik eragiten.