euskaraespañol

Nire mugaz gaindiko proiektua 173 segundotan

  • Photocampus

Lehenengo argitaratze data: 2022/11/22

Irudia

NON: Bordeleko Unibertsitatea (Bastide Campusa). NOIZ: 2022ko urriaren 22a. NORK: Komunikazio Bulegoa. 

Bilbo eta Bordeleren artean 173 itsas milia daude. Kopuru hori hartu du oinarri ‘Euskampus Bordeaux Campusaren barruan’ aktibitateak. Gaur egin da jarduera hori, Euskampus-Bordeaux Egunaren bigarren eta azken egunean. Hogei pertsonak (ikertzaileek, proiektu eta programen arduradunek, ikasleek, teknikariek eta administrazio eta zerbitzuetako langileek) parte hartu dute, eta 173 segundotan azaldu behar izan dute beren master amaierako lana, gradu amaierako lana, doktorego aurreko eta osteko proiektua, egonaldia, ikerketa eta berrikuntza proiektua edo mugaz gaindiko udako ikastaroa. Gaztelaniaz, frantsesez, euskaraz eta ingelesez egindako mintzaldiek agerian utzi dituzte Euskampus-Bordeaux Mugaz Gaindiko Campusak bultzatutako elkarlanaren onurak. 

Saileko argazki guztiak Photocampusen.

Zuk egindako irudi bat argitaratzea nahi duzu atal honetan? Bidal iezaguzu, mesedez, helbide honetara: campusa@ehu.eus