euskaraespañol

Zinema eta performance: ‘Noiz utziko dio euria egiteari’

  • Ekitaldia

Noiz eta non

2022/04/01, 19:00

Kokapena

Baroja entzunaretoa - Bizkaia Aretoa
Avenida Abandoibarra 3. -48009- Bilbao (Bizkaia)

Deskribapena

Guillermo Ordás zinemagileak ‘Noiz utziko dio euria egiteari’ filma aurkeztuko du apirilaren 1ean Bizkaia Aretoan, Irati Agirreazkuenaga, Mikel Ayllon eta Igor Arzuaga protagonista nagusi bezala. Filmaren erreprodukzioaren ondoren, solasaldia izango da Baroja aretoan. 

“2071ko urria da. 40 urte dira euria egiten hasi zela. Etengabe egin du ordutik, 2031ko udazkenetik, Coronavirusaren Omega aldaerak eragindako hamar urteko konfinamendu zorrotza amaitu zen egunetik”.