euskaraespañol

Informatika Fakultateko graduazio berria

  • Kronika

Lehenengo argitaratze data: 2018/10/26

Irudia

Euskal Herriko Unibertsitateko Informatika Fakultateko Informatika Ingeniaritzako Graduko VI. promozioko eta Informatikan Ingeniaria Masterreko II. promozioko 89 ikasleei diplomak emateko ekitaldia egin zen. Agustin Erkizia campuseko errektoreordea eta Alexander Mendiburu ikastegiko dekanoa ekitaldiaren buru izan ziren. Bestalde, Isabel Busto, aipatutako ikastegiko ikasle ohiak eta i68 taldeko zuzendari nagusiak hitzaldia eskaini zuen. Ekitaldian bi espediente onenei diplomak eman zitzaien. Musikene-Euskal Herriko Goi-Mailako Musika Ikastegiaren ikasleen Jazz taldeak emanaldiari amaiera eman zion.