euskaraespañol

Ingeniaritza Dualaren Unibertsitate Eskolako promozio berria

  • Kronika

Lehenengo argitaratze data: 2020/02/06

Irudia

IMH-Makina Erremintaren Institutuaren Alberto Ortueta Areto Nagusian, Elgoibarren, Ingeniaritza Dualaren Unibertsitate Eskolako diploma banaketa ekitaldia egin zen. Unibertsitate eskola hau Euskal Herriko Unibertsitatera atxikitako ikastegia da 2011 urtetik. Agustin Erkizia UPV/EHUko Gipuzkoako Campuseko errektoreordea, Ane Beitia Elgoibarko alkatea, Adolfo Morais Eusko Jaurlaritzako Unibertsitate eta Ikerketako sailburuordea, Xabier Ortueta IMHko presidente eta AFMko zuzendari orokorra eta Iker Estensoro Gipuzkoako Foru Aldundiko Ekonomia Sustapeneko zuzendaria ekitaldiaren buru izan ziren.