euskaraespañol

Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolako promozio berria

  • Kronika

Lehenengo argitaratze data: 2018/10/09

Irudia
Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolako graduazio ekitaldia. Argazkia: Beatriz Estalayo. UPV/EHU

UPV/EHUko Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolako 2017-2018ko promozioko 209 graduatuei zein Garraio Sistemak Unibertsitate Masterrean, Material Berriztagarrien Ingeniaritza Unibertsitate Masterrean eta Kontrola Sare Elektriko Adimentsu eta Sorkuntza Banatuan Unibertsitate Masterrean 27 titulatu berriei diplomak emateko ekitaldia egin zen. Ekitaldiaren buru campuseko errektoreorde Agustin Erkizia, Hezkuntza sailburu Cristina Uriarte, Gipuzkoako batzar Nagusietako lehendakari Eider Mendoza, eta eskolako zuzendaria J. Xabier Ostolaza izan ziren. Bertan 2017-18 promozioan espediente onenak lortu dituzten Graduko ikasleak dagozkien bezala aintzat hartu ziren. Horrez gain, ekitaldian 2017-2018 ikasturtean erretiroa hartu duten irakasleei eta eskolan 25 urte lanean bete dituztenei omenaldia egin zitzaien ere. Ekitaldia jendetsua izan zen. Halaber, Bidetako ingeniaria eta ANTA Ingeniería Civil enpresaren sortzaile den Mario Guisasolak hitzaldia eskaini zuen. Horrez gain, Michelin saria Berrikuntza, Diseinua eta Kalitateari buruzko gradu amaierako lan onenari eman zen, Felipe Garcia, Michelin España Portugal SAko zuzendariaren eskutik.