euskaraespañol

Odol emaileen autobusa Bizkaiko Campusean izango da aste honetan

  • Ekitaldia

Noiz eta non

Noiztik: 2019/04/10 Noiz arte: 2019/04/17, 09:15 - 00:00

Kokapena

Mikel Laboa plaza
Sarriena. -48940- Leioa-Erandio (Bizkaia)

Irudia
Odol emaileen autobusa Mikel Laboa plazan Argazkia: UPV/EHU

Deskribapena

Bizkaiko odol emaileen elkarteak bere autobusa UPV/EHUra ekarriz helburu bikoitza lortu nahi du: alde batetik, odola ematearen garrantziaz ohartarazi eta bestetik, ohiko odol emailearen profila gaztetu, egun 46 urtekoa baita.

50 kilotik gora pisatzen duen eta 18 eta 65 urte bitarteko edozein pertsonak eman dezake odola. Emakumeek hiru bider urtean egin dezakete eta gizonezkoek, aldiz, lau bider.

Odol emaileen autobusa Leioa-Erandio eremuan izango da apirilaren 10, 11, 15, 16 eta 17an Mikel Laboa plazan 9:15etik 14:00 arte.