euskaraespañol

Paperik gabeko eguna, UPV/EHUko Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatean

Eguna ospatzeko, Jonathan García Lanak Tunipanea Luthier esperimentala proiektua eraman du Fakultateko sarrerara

  • Kronika

Lehenengo argitaratze data: 2017/12/15

(Beste leiho bat zabalduko du)
Irudia

Ostiralean, abenduak 15, UPV/EHUko Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatean ‘Paperik gabeko eguna’ bostgarren edizioa egin da. Egunean, Atezaintzan, Dekanotzan eta Idazkaritzan ez da paper  zuririk erabili. Hau da, ez da dokumenturik inprimitu, fotokopiarik egin, ziurtagiririk edota aktarik banatu, eta abar.  Presako beharra duen dokumentuak besterik ez dira eman. Jardunaldia Fakultateko Ekoskan Taldeak antolatu du.

‘Paperik gabeko eguna’ ospatzeko, fakultateko sarreran emanaldi berezia izan da, aurkitutako ohiko gauza birziklatuekin egindako musika-tresna erakusketa bat eta kontzertu bat aurkeztu ditu Jonathan García Lanak, UPV/EHUko Arte Ederretan lizentziadunak. Bai musika-tresnen erakusketa bai zuzeneko musika-emanaldia Tunipanea Luthier Esperimentalak proiektuaren barruan daude.

Emanaldia