euskaraespañol

Pi zenbakiaren eguna

  • Ekitaldia

Noiz eta non

2019/03/13, 09:00 - 00:00

Kokapena

Bizkaia Aretoa
Avenida Abandoibarra 3. -48009- Bilbao (Bizkaia)

Irudia

Deskribapena

Seguraski, hauxe da historiako zenbakirik ospetsuena. Egia esanda, π letra grekoaz irudikatzen den Pi zenbakia munduan dauden konstante matematikorik garrantzitsuenetakoa da, gizakiek duela 4.000 urte baino gehiagoz geroztik ikertzen dihardutena. Zenbaki honek mendez mende eragin duen lilura ezin handiagoaren ondorioz, horri eskainitako eguna ere aurki dezakegu egutegian, martxoan baitugu Pi Eguna ospatzeko data.

Jatorriz, egun hau Larry Shaw fisikari estatubatuarraren eskutik sortu zen 1988an, efemeridea ospatzeko proposamena egin zuenean. Ingelesez eta euskaraz, martxoaren 14a idazteko moduak konstante matematiko ezagunaren lehenengo hiru digituak biltzen ditu (3-14 martxoak 14, euskaraz / 3-14 March 14th, ingelesez), eta gainera, ospakizuna bat dator Albert Einsteinen jaiotze-datarekin. 2009an, ABEetako Kongresuak martxoaren 14a Pi Zenbakiaren Egun Nazionala izendatu zuen.

Egun, Pi Eguna mundu osoan ezaguna den ospakizuna da, matematikaren esparrutik harantzagokoa. Zirkunferentziaren luzeraren eta diametroaren arteko erlazioa zehazten duen zenbaki irrazional hau fisika, ingeniaritza eta geologia bezalako diziplina zientifikoei lotuta dago eta harritzeko moduko aplikazio praktikoak ditu eguneroko bizimoduan.

Aurten ere, ospakizun honekin bat egingo dugu UPV/EHUko Bizkaia Aretoan martxoaren 13an antolatuko den BCAM-NAUKAS ekitaldiaren barruan. BCAM-NAUKASek lehen eta bigarren hezkuntzako ikasleei zuzendutako matematika tailerrak eskainiko ditu goizean eta publiko osoari irekitako matematika-gaien inguruko hitzaldi laburrak arratsaldean.

Ekitaldi hau Basque Center for applied Mathematics (BCAM) zentroak bultzatu du, hamargarren urteurreneko ospakizunen barruan, Euskal Herriko Unibertsitateko Kultura Zientifikoko Katedrarekin batera.

Pi zenbakiaren egunaren programa kontsultatu.