euskaraespañol

Pierre Parlebas, UPV/EHUren Hezkuntza eta Kirol Fakultatean

Noiz eta non

2019/05/14, 12:00 - 00:00

Kokapena

Areto nagusia - Hezkuntza eta Kirol Fakultatea (Kirola)
Portal de Lasarte 71. -01007- Vitoria-Gasteiz (Araba)

Deskribapena

Asteartean, maiatzak 14, Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatearen Hezkuntza eta Kirol Fakultateko areto nagusian (Lasarte atean, 71. 01007 Gasteiz) bi jarduera burutuko dira Pierre Parlebas Pariseko Sorbonako katedradun emerituaren eskutik, hezkuntza fisikoko irakasle, soziologo eta psikologo, mugimendu praxiologiaren sortzaile eta garatzaile gisa ezaguna arlo akademikoan.

Goizean, 12:00etan hasita, bere azken bi lanak aurkezteko ekitaldia antolatu da (‘Heziketa fisiko moderno baterako ikuspuntuak’  eta ‘La aventura praxiológica’), UPV/EHUko bi irakaslek, Raúl Martínez de Santos eta Asier Oiarbidek itzuli eta editatuak.

Arratsaldez, 17:00etatik aurrera eta Euskal Gobernuaren Berritzegune nagusiaren lankidetzaz, ‘Mugimendu gaitasunari’ buruzko mintegia egingo da Prestakuntza jardunaldi honetan dagoeneko ehundik gora pertsonak eman duten izena eta hezkuntza fisikoko ikasle eta profesionalek dute helburu.