euskaraespañol

CBRE Prestakuntza Planaren Sari nazionala eman diote UPV/EHUko ikasle bati

  • Kronika

Lehenengo argitaratze data: 2018/04/24

Ezkerretik eskuinera ageri dira: Patricia Sanz Garcia, Amaia Castillo Remiro, Cristina Vega, Arantza Beitia eta Miguel Angel Peña.
Ezkerretik eskuinera ageri dira: Patricia Sanz Garcia, Amaia Castillo Remiro, Cristina Vega, Arantza Beitia eta Miguel Angel Peña.

EHU/UPVek Gasteizen duen Ekonomia eta Enpresa Fakultateko ikasle den Cristina Vegak irabazi du ‘Trebatu zaitez retail-eko profesionalekin” programak proiektu onenari emandako Sari nazionala, CBRE Group Merkataritza Guneetako gestoreak antolatua.

Gasteizko El Boulevard merkataritza-gunean antolaturiko ekitaldiak partaide izan zituen Arantza Beitia, Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatearen Arabako Campuseko Garapeneko zuzendaria, eta Miguel Angel Peña, UPV/EHUko Arabako Campuseko Ekonomia eta Enpresa Fakultateko koordinatzailea, baita Amaia Castillo Remiro eta Patricia Sanz Garcia ere, hurrenez hurren, zentroko gerente eta marketin-arduraduna, eta saria eman zioten merkataritza-gunean ikasleak erakutsitako “jarduera profesionalarengatik”.

Cristina Vegak, Ekonomia eta Enpresa Fakultateko ikasle eta CBRE Global Investors (aholkularitza eta higiezinen zerbitzuetako nazioarteko konpainia) taldeko praktiketako ikasleak, ‘Trebatu zaitez retaileko profesionalekin” proiektuaren esparruan, sari nazionala lortu du merkataritza-guneko bezeroen arreta-zerbitzuen eta teknologia aplikatu berrien arloan garaturiko proiektuarengatik.

Ikasleak parte hartu du Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatearen lankidetzarekin El Boulevard merkataritza-guneanantolatzen den Prestakuntza eta Praktika Profesionalen Planean.