euskaraespañol

‘Greba orokor feministarantz 'erakusketaren aurkezpena

  • Ekitaldia

Noiz eta non

2021/04/21, 13:30

Kokapena

Lan Harreman eta Gizarte Langintza Fakultatea
Sarriena. -48940- Leioa-Erandio (Bizkaia)

Irudia

Deskribapena

Asteazkenean, apirilaren 21ean, 13:30etan, Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatearen Lan Harreman eta Gizarte Langintza Fakultateko lehenengo solairuko hallean, 'Greba orokor feministarantz' erakusketaren aurkezpena egingo da, David Beorlegui Zarranz egilearen eskutik.

Erakusketa maiatzaren 13ra arte egongo da zabalik, eta ibilbide kronologiko eta tematiko bat proposatzen du, zeinak jendea XIX., XX. eta XXI. mendeetan emakumeak protagonista izan diren mobilizazio esperientzietara hurbildu nahi baitu.

“Emakumeek izan dituzten hamaika borroka aipatzea ezinezkoa delarik, lagin bat aukeratu dugu, zehatza ez den arren, nahikoa adierazgarria dena emakumeek grebetan parte hartzeaz egiten dituzten gatazken, motibazioen, mobilizazio errepertorioen eta balorazioen aniztasuna azaleratzeko", azaldu du egileak.