euskaraespañol

Bideo aurkezpena eta jardunaldia: Atera zuku guztia eleaniztasunari!

Noiz eta non

2018/10/26, 12:00 - 00:00

Kokapena

Antonio Beristain Areto nagusia - Carlos Santamaria Zentroa
Plaza de Elhuyar 2. -20018- Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)

Deskribapena

Euskal Herriko Unibertsitateko "Donostia Research group on Education And Multilingualism" (DREAM) ikerketa-taldearen ikerketa-metodologiak ikasleengan dituen onurak azalduko dituzte, eta jendaurrean aurkeztuko dute ‘Atera zuku guztia eleaniztasunari!’ bideoa. Bizkaiko eta Gipuzkoako Campusetako ehun bat ikasle inguru bertaratuko dira, horietako batzuk bideoan parte hartu dutelarik. Ekitaldian ere eleaniztasunaren graduko eta masterreko ikasleak izango dira, baita lehen eta bigarren hezkuntzako irakasleak ere.

UPV/EHUko Gipuzkoako Campuseko errektoreorde Agustin Erkizia, DREAM taldeko ikerlari nagusi Durk Gorter, eta Euskal Herriko Unibertsitateko Hezkuntza Zientzien Fakultateko katedradun Jasone Cenoz ekitaldiaren buru izango dira.

DREAM ikerketa-taldeak hezkuntzaren esparruan eleaniztasuna aztertzea du xede. Bere zuzendariak, Durk Gorterrek, Eleaniztasunaren Nazioarteko Elkartearen ‘Distinguished Scholar of Multilingualism’ (Eleaniztasunaren arloko akademiko gorena) saria jaso berri du.

Egitaraua

  • Ongi etorria
  • DREAM ikerketa-taldearen aurkezpena
  • Bideoaren aurkezpena, eskerrak eman
  • Bideoaren proiekzioa  (euskaraz)
  • Eleaniztasunari buruzko aurkezpena 
  • Ikastaroaren ondorioak
  • Agurra eta youtube-ko esteka zabaltzeko deia
  • Bideoaren proiekzioa (ingelesez)