'Emakumeak Zientzian 2020' ekimenaren aurkezpena
Noiz eta non
2020/01/24, 10:30 - 00:00
Kokapena
Antonio Beristain Areto nagusia - Carlos Santamaria Zentroa
Plaza de Elhuyar 2. -20018- Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)
Deskribapena
'Emakumeak Zientzian 2020' ekimenaren aurkezpena egingo da prentsaurrekoan. Materialen Fisika Zentroa (CFM CSIC-UPV/EHU), CIC nanoGUNE ikerketa-zentroa, CIC biomaGUNE, Donostia International Physics Center (DIPC), Biodonostia, Tecnun-Escuela de Ingenieros, Ceit, POLYMAT eta Elhuyar erakundeek zientzia-programazio bateratu bat aurkeztu dute, mundo osoan ospatzen den otsailaren 11ko Emakume eta Neska Zientzialarien Nazioarteko Eguna ospatzeko. Donostian, otsailaren 7tik 14ra egingo dira Emakumeak Zientzian 2020 ekimenaren ekintzak: tailerrak, hitzaldi publikoak, ginkana, bisitak… Ekimenaren helburua da zientzian diharduten emakumeen lana ikusaraztea, jarduera zientifiko-teknikoak gizonezkoen kontua diren ustea apurtzea eta neskek eta nerabeek zientziako ikasketak hauta ditzatela sustatzea.
Ekitaldian parte hartuko dute:
- Idoia Mujika, CFMko komunikazio eta dibulgazio arduraduna eta Emakumeak Zientzian 2020ko koordinatzailea.
- Itziar Otegui, CIC nanoGUNEko komunikazioa arduraduna eta Emakumeak Zientzian 2020ko koordinatzailea.