euskaraespañol

'D ereduko kirola' proiektuaren emaitzen aurkezpena

Noiz eta non

2019/03/27, 10:30 - 00:00

Kokapena

Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)

Deskribapena

Asteazkena, martxoaren 27an, 10:30etan, Real Sociedad-en Zubietako instalazioetan (Gainditu eraikineko aretoan), 'D ereduko kirola' proiektuaren emaitzen aurkezpena egingo da. Soziolinguistika Klusterrak ikerketa-ekintza proiektua garatu du 2016 eta 2018 artean. UPV/EHUko ikerlariek zuzendu dute eta Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako 5 kirol klubetan garatu da, 10 eta 16 urte bitarteko gazte-taldeetan.

10:30–10:50: AURKEZPEN AGERRALDIA: Proiektuaren emaitzak aurkeztuko dituzte parte hartu duten erakundeetako ordezkariek.

Aurkezpenean izango dira:

  • Markel Olano, Gipuzkoako diputatu nagusia
  • Bingen Zupiria, Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika sailburua
  • Jon Zarate, UPV/EHUko Euskararen eta Etengabeko Prestakuntzaren arloko errektoreordea
  • Jokin  Aperribay, Real Sociedadeko lehendakaria
  • Maddi Etxeberria, Soziolinguistika Klusterreko lehendakaria

*Aurkezpena baino 10 minutu lehenago egingo da parte hartzaileen argazkia. Hedabide grafikoei orduan bertaratzeko deia egiten diegu.

13:00ak arte egitarauak jarraituko du proiektuan eta gaian interesa izan dezaketen pertsona nahiz taldeei begira.

  • 10:50 Euskararen aldeko hautua (solasaldia). Irati Anda eta Gurutz Aginagalde
  • 11:10 D ereduko kirola ikerketaren emaitzak eta proposamenak
  • 11:45 Atsedenaldia
  • 12:15 Partaideen esperientziak eta iritzi trukea

*Aldibereko interpretazio zerbitzua eskainiko da gaztelaniatik euskarara.