euskaraespañol

‘Arqueología de una comunidad campesina medieval: Zornoztegi’ liburuaren aurkezpena

Noiz eta non

2019/06/17, 18:30 - 00:00

Kokapena

ELKAR Campus Liburudenda - Unibertsitate Pabilioia
Los Apraiz 1. -01006- Vitoria-Gasteiz (Araba)

Deskribapena

Astelehenean, ekainak 17, 18:30etan, Unibertsitate Pabiloiko ELKAR Campus liburu-dendan (Apraiztarrak, 1) ‘Arqueología de una comunidad campesina medieval: Zornoztegi (Álava)’ [Erdi Aroko komunitate nekazari baten arkeologia: Zornoztegi (Araba)] liburua aurkeztuko da, Juan Antonio Quirós Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitateko irakasleak zuzendu eta UPV/EHUren Argitalpen Zerbitzuak editatutakoa.

Liburuan, Erdi Aroko Arkeologiaren Dokumentuen bildumaren barruan, jasotzen dira 2005-2009 urteen artean Arabako Zornostil muinoan edo Zornoztegi gainean kokatutako Erdi Aroko herri hustuan egindako esku hartze arkeologikoaren emaitzak, bertan kokatzen zelarik Zornoztegi Erdi Aroko herria.

Aurkezpenean, egilearekin batera egongo dira:

- Margarita Fernández Mier (Leongo unibertsitatea)
- Alfonso Vigil-Escalera Guirado (Salamankako unibertsitatea)
- Javier Fernández Bordegarai (Arabako Foru Diputazioa)