euskaraespañol

Liburuaren aurkezpena: ‘Gogoeta-bide irekiak. Fikzio, egia, balio eta hezkuntzari buruzko saiakera filosofiko bat’

Noiz eta non

Noiztik: 2020/02/21 Noiz arte: 2020/02/13, 10:30 - 00:00

Kokapena

Ekitaldi aretoa - Koldo Mitxelena Kulturunea
Urdaneta 9. -20006- Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)

Deskribapena

Agustin Arrieta UPV/EHUko Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultateko irakasleak idatzitako ‘Gogoeta-bide irekiak. Fikzio, egia, balio eta hezkuntzari buruzko saiakera filosofiko bat’ lanaren aurkezpena egingo da. Liburua Euskal Herriko Unibertsitateko Argitalpen Zerbitzuak kaleratu du. Adierazpen askatasunari mugak? Egia-osteko garaia? Kezka horietaz eta beste hainbatetaz hausnartzen du Agustin Arrietak bere azken liburu honetan.

Ekitaldian parte hartuko dute: Agustin Arrieta lanaren egileak, Beñat Sarasola UPV/EHUko Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultateko irakasleak eta Irati Zubia filosofoak.

Liburuari buruzko informazioa eta iruzkiña

Agustin Arrieta Urtizberea (Errenteria, 1962) Filosofiako irakaslea da Euskal Herriko Unibertsitatean. Hainbat argitalpen dauzka esparru horretan. Besteak beste, ‘Sinesmenak eta usteak’ (Alberdania, 2010), ‘Arimak eta balioak’ (Jakin Irakurgaiak, 2013), ‘Filosofiarako sarrera bat’ (EHU, 2016) eta ‘Zientziaren argi-itzalak’ (UEU, 2017). Fikzioaren esparruan bi liburu argitaratu ditu: ‘Istripuak’ (Alberdania, 2008) eta ‘Irlak eta beste kontakizun batzuk’ (Erein, 2015).