euskaraespañol

‘Wilhelm von Humboldt eta Euskal Herria’ liburuaren aurkezpena

Noiz eta non

2018/02/12, 11:00 - 00:00

Kokapena

Gradu-aretoa - Letren Fakultatea
Paseo de la Universidad 5. -01006- Vitoria-Gasteiz (Araba)

Irudia

Deskribapena

Astelehenean, otsailak 12, 11.00etan hasita, Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatearen Letren Fakultateko gradu aretoan aurkeztuko da Iñaki Zabaleta Gorrotxategiren ‘Wilhelm von Humboldt eta Euskal Herria’ liburua, UPV/EHUko argitalpen zerbitzuak argitaratuta.

Aurkezpena Blanca Urgell irakaslearen esku egingo da, ‘Monumenta Linguae Vasconum 5’ proiektuko ikertzaile nagusiaren esku eta ekitaldian parte hartuko dute Ricardo Gómez fakultate bereko irakasleak eta liburuaren egileak berak.

Wilhelm von Humboldt (1767-1835) prusiar humanista, politikari eta hizkuntzalari ezagunak giza eta gizarte zientzien inguruko obra zabal bat du eta, horren baitan, leku esanguratsu bat betetzen dute euskal nazioari eta hizkuntzari buruzko bere saiakera eta ikerketek. Euskal Herria bisitatu zuenetik, 1799an eta 1801ean, behin eta berriz heldu zion euskarari, baina horren emaitza ez da ageriko corpus itxi bat: argitaratutako testuak gutxi dira eta gehienak soilik zirriborroak edo zatikako estudioak. Bada honela, eta nahiz eta bere ahaleginek egitasmo konkretu bati jarraitzen dioten, ez da beti erraza bere euskal testuen arteko barne lotura antzematea eta, are gutxiago, horiek bere planteamendu filosofiko orokorrarekin eta bere ibilbide pertsonal zein intelektualarekin duten lotura ulertzea. Hauxe da, honenbestez, idazlan honen helburua: gure artean, eta euskaraz, Humboldten euskal ikerketak ezagutzera ematea, hala nola, horien edukiak modu ordenatu edo sistematiko batean eta bere pentsamendu antropologikoarekiko erlazioan aurkeztuz.