DRIVE proiektuaren aurkezpena
Noiz eta non
2018/06/02, 10:30 - 00:00
Kokapena
Artium museoa
Francia 24. -01002- Vitoria-Gasteiz (Araba)
Deskribapena
Ekainaren 2an, larunbata, 10:30ean, paziente diabetikoentzako topaketa bat egingo da Gasteizko Artium museoko entzunaretoan, Espainian aurrenekoz, DRIVE proiektuko ikertzaile europarren taldeak antolatuta. Topaketaren helburua da ikertzaileak harremanetan jartzea diabetesa dutenekin eta parte hartu nahi duten senideekin. “Bilera honen helburuetako bat da hobeto ulertzea diabetikoek zer espektatiba eta zalantza dituzten gaixotasun horren tratamenduari dagokionez. Haien iritzia jakinez gero, errazago moldatu ahal izango dugu DRIVE proiektua haien beharren arabera”, azaldu dute antolatzaileek.
Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitateko NanoBioCel ikertaldeak antolatu du ekitaldia. Taldea José Luis Pedrazek zuzentzen du, eta CIBER BBN eta ICTS Nanbiosis azpiegituren bidez parte hartzen du DRIVE proiektuan (proiektuko talde espainiar bakarra da, gainera).
Sarrera doakoa da eta hemen eskura daiteke: https://www.ticketea.com/entradas-conferencia-drive-patient-panel/