euskaraespañol

UPV/EHUko Unibertsitate Orientaziorako hiru azoketatik lehena, Gipuzkoan

Noiz eta non

2019/01/26 2019/01/26, 09:00 - 14:00

Kokapena

Gipuzkoako Ingeniaritza Eskola
Plaza de Europa 1. -20018- Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)

Carlos Santamaria Zentroa
Plaza de Elhuyar 2. -20018- Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)

Ignacio Maria Barriola Zentroa
Plaza Elhuyar 1. -20018- Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)

Deskribapena

Larunbatean, urtarrilak 26, 9:00etatik 14:00etara, Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitateak egingo dituen Unibertsitate Orientaziorako hiru azoketatik lehena ospatuko du. Gasteizen azoka hurrengo larunbatean izango da, otsailaren 2an, eta Bilbon otsailaren 9an, larunbata.

Gipuzkoan, larunbata honetan, Unibertsitate Orientaziorako Azoka hiru gunetan antolatuko da :

  • Ignacio Mª Barriola Zentroa (Arteak eta Giza Zientziak, eta Gizarte eta Lege Zientzien adarrak + Unibertsitate Zerbitzuak)
  • Carlos Santamaría Zentroa (Osasun Zientzien adarra)
  • Gipuzkoako Ingeniaritza Eskola (Ingeniaritza eta Arkitektura, eta Zientzien adarrak)

Nekane Balluerka errektoreak bisitatuko du azoka larunbatean, eta medioei erantzungo die 11:00etan, Ignacio María Barriola Zentroan.

Unibertsitate Orientaziorako Azoketara interesik duen edonor hurbil daiteke, baina bereziki unibertsitate-aurreko ikasleei, haien gurasoei eta bigarren hezkuntzako irakasleei zuzenduta daude. Bertan UPV/EHUko 2019-2020 ikasturteko gradu eskaintzari buruzko informazioa aurkituko dute, eta zentro guztietako irakasleek eta Orientazio Zerbitzuko langileek arreta egin eta zalantzak argitzen lagunduko diete egin behar duten ikasketen aukeraketan, banan-banan zein taldeko informazio-saioen bidez.

Hain zuzen ere, Gipuzkoako Campusean gradu ikasketen eskaintzaren berrikuntza nagusiak hauexek dira: Enpresen Administrazio eta Zuzendaritza +Zuzenbidea (Zuzenbide Fakultatean eta Ekonomia eta Enpresa Fakultatean emango dena). Unibertsitate-enpresa prestakuntza duala egiteko aukerak ere handitzen dira, aurreikusita baitago Ingeniaritza Zibilean eta Ingeniaritza Elektrikoan (biak Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolan). Halaber, nazioarteko gradu titulazio bikoitzen eskaintza ere zabaldu da, Frantzia, Alemania, Finlandia eta Kolonbiako unibertsitateekin.

UPV/EHUko 2019-2020 ikasturteko gradu eskaintzari buruzko informazio gehiago: https://www.ehu.eus/eu/-/upv-ehuren-2019-2020ko-eskaintzan

Halaber, informazioa jaso dezakete unibertsitatera sartzeko bideen, mugikortasun-programen, graduondokoen, tasa nahiz beken, unibertsitateko ostatu nahiz garraioaren, kirol-jardueren, unibertsitate-orientazioaren eta abarren gainean ere.

Informazio guztia: https://www.ehu.eus/eu/web/sou/unibertsitate-orientaziorako-azokak