euskaraespañol

Baserriko produktuak

  • Photocampus

Lehenengo argitaratze data: 2021/05/17

Irudia

NON: Bizkaia. NOIZ: 2021eko maiatzaren 7a NORK: Tere Ormazabal. UPV/EHU.

 

Kanpoko praktikak egiteko urte zaila da, baina hazi Fundazioak eta Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Iraunkortasun eta Ingurumen Sailak emandako laguntzari esker, María Luisa Ibargoitia irakasleak ‘Elikagaiak, teknologia eta kultura’ irakasgaiko bere ikasleen bisita zuzendu zuen bi gune berezietara, sagardoa eta ogia egiteko bi baserri, hurrenez hurren.

Ibilbidea Uxarte Sagardaogintza upeltegian hasi zen. 400 urte baino gehiago duen baserria da, eta sagardo propioa egiten dute bertako sagarrarekin eta kalitate ziurtatuarekin.  Bigarren geldialdia, Garate Baserriko Ogia, abeltzaintza propioa du eta ogia egiten dute Mugarraren oinetan.

Txango ona baserritar horien egunerokotasuna bertatik bertara ikusteko.

 

Saileko argazki guztiak Photocampusen.

Udaberri (berezi) honi buruz zuk egindako irudi bat argitaratzea nahi duzu atal honetan? Bidal iezaguzu, mesedez, helbide honetara: campusa@ehu.eus