euskaraespañol

‘Waye’ dokumentalaren proiekzioa

Noiz eta non

2019/10/14, 11:00 - 00:00

Kokapena

Areto nagusia - Letren Fakultatea
Paseo de la Universidad 5. -01006- Vitoria-Gasteiz (Araba)

Deskribapena

Astelehenean, urriak 14, 11:00etan Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatearen Letren Fakultateko areto nagusian, Garabidek, ELEBILAB ikertaldeak eta UPV/EHUren Munduko Hizkuntza Ondarearen UNESCO Katedrak jardunaldi bat antolatu dute unibertsitateko kideak giza garapen jasangarria eta hizkuntza aniztasuna bezalako gai garrantzitsuekiko sentiberatzeko.

Ekimenaren muina ‘Waye’ dokumentalaren proiekzioa dugu, Yukatango hizkuntza maiaren alde lanean diharduten hizkuntza aktibistak protagonista dituena. Lehenengo pertsonan mintzo dira beren egoeraz, lanez eta ametsez, eta, lehendabizikoz, bere hizkuntzaz, huts-hutsean.

Proiekzioa baino lehen, Yukatango komunitate maiako zenbait aktibistak parte hartuko dute beren hizkuntza komunitatearen egungo egoera aurkezteko eta, ondoren, dokumentalaren hiru egileetako bik azalduko dituzte lan hori gai horren inguruan egiteko zioak.

Bide batez, antolatzaileek Munduko Hizkuntza Ondarearen UNESCO Katedra (UPV/EHU) aurkeztuko dute, bai eta zertzuk ekimen dituen ere Bertako Hizkuntzen Nazioarteko Egunaren ospatzeko.

Jarduera hau, nagusiki, fakultateko ikasleei zuzentzen zaie, baina ekitaldia irekita egongo da jende guztiarentzat.