euskaraespañol

Psikologia Fakultatearen graduazio ekitaldia

Noiz eta non

2022/12/02, 17:00

Kokapena

Areto nagusia - Ignacio Maria Barriola Zentroa
Plaza Elhuyar 1. -20018- Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)

Deskribapena

Ostirala, abenduaren 2an, 17.00etan, Ignacio Mª Barriola Zentroko areto nagusian, Donostian, Psikologiako Graduaren X. promozioko 227 ikasleen graduatzeko ekitaldia egingo da.

Agustin Erkizia Euskal Herriko Unibertsitateko Gipuzkoako Campuseko errektoreordea eta Gabriela Chotro Psikologia Fakultateko dekanoa ekitaldiaren buru izango dira. Ekitaldian Ianire Estébanez psikologa feminista eta emakumeen aurkako biolentzietan espezializatutako hezitzaileak parte hartuko du ere.

X. promozioko graduatu egin den ikasleriaren inguruan ikus-entzunezko muntaia ikusiko da eta, ekitaldiari amaiera emateko, musika emanaldia eskainiko da Duo Makitz Bikotea-ren eskutik.

EGITARAUA

-Ekitaldiaren irekiera eta ongietorria. Gabriela Chotro, Psikologia Fakultateko dekanoa.

-Ianire Estébanez psikologa feminista eta emakumeen aurkako biolentzietan espezializatutako hezitzailearen agerraldia.

- X. Promozioko ikasleriaren inguruan ikus-entzunezko muntaia.

-Diplomen eta sarien banaketa

-Ekitaldiaren amaiera. Agustin Erkizia, Gipuzkoako Campuseko errektoreordea.

-Musika emanaldia Duo Makitz Bikotea-ren eskutik