euskaraespañol

Zer dakigu... edizio genetikoko CRISPR teknologiari buruz

Noiz eta non

2020/11/27, 19:00

Kokapena

Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)

Deskribapena

Materialen Fisikako Zentroak (CFM), Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) eta Ikerketa Zientifikoen Kontseilu Gorenak (CSIC) zentro mistoak, aurtengo "Qué sabemos de…" zikloaren kartela osatzen duten lau hitzaldietatik hiru eskaini dituzte dagoeneko, kutxakulturrekin elkarlanean. Ezin izan dugu harrera hobea izan: 3.000 ikusle baino gehiagok ikusi dituzte lehen hitzaldiak!

Luxuzko hizlari batekin eta gaurkotasun handiko gai batekin itxiko dugu zikloa ostiralean, azaroaren 27ean: edizio genetikoko CRISPR teknologia. Bere garatzaileek, Emmanuelle Charpentier (Max Planck Unit for the Science of Pathogens, Berlin, Germany) eta Jennifer A. Doudna (University of California, Berkeley), 2020ko Kimikako Nobel saria jaso dute teknologia honen garapenagatik, non Lluís Montoliu erreferente nazionala den.

Edizio genetikoko CRISPR tresnek, bakterioek eta arkeek duela milaka urtetik garatu dituzten defentsa-sistema egokitzaileetatik sortuak, bioteknologia irauli dute duela 7 urtetik. 2013az geroztik, biologia-alor guztien proposamen berritzaileenetan CRISPR teknikak topatzen ditugu.

Jakina, aplikazio akademikoek, biologian edo kliniketan, biomedikuntzan, hedabideen arreta bereganatu dute, eta gaiari buruz abian dauden proiektuen eta metatutako argitalpenen bolumenaren zati handiena adierazi dute. Hala ere, hazkuntza handiko eremuetako bat bioteknologiarena da, CRISPR sistemen propietateren bat material genetikoarekin elkarreragiteko erabiltzen duten ekimen esperimentalak diseinatzeko aukera ematen duena. Horrek barne hartzen ditu COVID-19k eragindako osasun-krisi globalari emandako erantzunak. CRISPR unibertsotik ere diagnostiko aplikazio berritzaileak eta SARS-CoV-2 koronabirusaren RNA genoma erasotzeko eta suntsitzeko proposamen terapeutikoak egin dira. Horretaz guztiaz eta askoz gehiagoz hitz egingo du Lluis Montoliuk hitzaldi honetan.

Lluís Montoliu (Bartzelona, 1963) Biologian lizentziatua eta doktorea da Bartzelonako Unibertsitatean, Ikerketa Zientifikoen Kontseilu Goreneko (CSIC) eta Gaixotasun Arraroen Sareko Ikerketa Biomedikoen Zentroko (CIBERER-Carlos III.a Osasun Institutua) ikertzailea Madrilgo Bioteknologiaren Zentro Nazionalean. Gaixotasun arraroak ikertzen ditu, albinismoa kasu, genetikoki eraldatutako animalia ereduak (saguak) edizio genetikoko CRISPR tresnekin erabiliz. Ikerketaz gain, bioetika eta dibulgazio zientifikoa ere maite ditu.

SEGURTASUNA: Hizlaria ez da Donostiara gerturatuko.  Hitzaldiak online ikusteko aukera egongo da beti. Unean indarrean dagoen egoeraren arabera, erdipresentzialak izan daitezke. Presentzialki parte hartzeko ezin bestekoa izango da izena ematea azpian dagoen linkean. Izena eman eta gero, edozein aldakertarik balego, emailez jakinaraziko genizueke. Informazio guztia CFMren eta aulas kutxaren orrietan eguneratuko da.

https://cfm.ehu.es/outreach/que-sabemos-de-2020/