euskaraespañol

Zer dakigu...?: Mikrobiomaren etorkizuna osasunean eta gaixotasunean

Noiz eta non

2022/11/04, 19:00

Kokapena

Kutxa Kultur Plaza - Tabakalera
Andre zigarrogileak plaza 1. -20012- Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)

Deskribapena

Materialen Fisika Zentroak (CFM), Euskal Herriko Unibertsitatearen (UPV/EHU) eta Ikerketa Zientifikoen Kontseilu Gorenak (CSIC) zentro mistoak, “¿Qué sabemos de…?” hitzaldi zikloa aurkeztu du, Kutxa Fundazioarekin elkarlanean. Azaroan lau hitzordu izango dira (4,11,17,25). Lehenengo hiru hitzorduak Tabakalerako Kutxakultur Plazan (4.solairua), Donostian,  izango dira, eta aurten, berritasun gisa, azkena CFMn bertan izango da, izena ematen duten lehenengo pertsonentzat soilik izango den bisita gidatu batean instalazioak bisitatzeko aukerarekin. Mikrobiomaren etorkizuna, medikamentu bat egiteko bidea, Marteren miaketa eta neurozientziaren zerbitzura dagoen nanoteknologia dira zikloa osatzen duten gaiak. Seigarren urtez jarraian itzuliko da Donostiara, aurreko entrega arrakastatsuen ondoren.

Sarrera irekia izango da eserleku guztiak bete arte.

Hitzaldien streaming: http://cfm.ehu.eus

Hizkuntza: Hitzaldiak erderaz eskainiko dira

Lehen hitzordua: Mikrobiomaren etorkizuna osasunean eta gaixotasunean (azaroak 4)

Daniel Ramón Vidal  (Archer Daniels Midland Co.)

Azken hamar urteetan aurrerapen nabarmenak egin dira giza mikrobiomaren azterketan. Gure gorputzean bizi diren mikroorganismoen unibertsoak berebiziko garrantzia du gure osasunean. Hitzaldi honetan, ezagutza zientifikoaren arlo honetan izandako azken aurrerapenak azalduko dira.

Daniel Ramón Vidal Biologian doktorea da. Gaur egun, Archer Daniels Midland Co enpresa estatubatuarraren Distinguished Research Fellow Microbiome da. Espainiako Ingeniaritzako Errege Akademiako akademiko osoa ere bada.