Erakusketa: “Inadaptada Resistencia”

Noiz eta non

2019/05/17, 10:00

Kokapena

Vitoria-Gasteiz (Araba)

Deskribapena

Montehermoso Kulturguneak (Fray Zacarias Martinez 2) Raquel Asensi artistaren “Inadaptada Resistencia” erakusketa hartuko du Kulturgunearen eta UPV/EHUko Arte Ederren fakultatearen arteko lankidetza programaren baitan.

Montehermoso kulturguneak eta Arte Ederren fakultateak urtero egiten duten deialdiaren bidez, produkzioaren fase aurreratuan dauden sortzaile artistikoen lau proiektu gutxienez eta sei gehienez aukeratzen dituzte beraien bakarkako aurkezpenerako Kulturguneko Jovellanos gelan ikusgai egon daitezen hilabete batez.

Lan honen erakusketa ekainaren 2a arte egongo da zabalik.