euskaraespañol

Ikatza egiten berrikasten

Noiz eta non

Noiztik: 2018/06/02 Noiz arte: 2018/06/03, 09:00 - 14:00

Kokapena

Araba

Deskribapena

Asteburu honetan, ekainak 2 eta 3 dituela, Bernedo herrian (Araban), ikaztobi edo txondor bat egingo da lankidetzaz egin bidean diren hiru doktorego tesien emaitzaz (bata, Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatearen Historia Garaikidea sailean eta beste bi, Geografia, Historiaurrea eta Arkeologia sailean) garatzen ari den proiektu bat dibulgatzearren, euskal baserrialdearen paisaiaren azterketa eta ulermena ardatz.

Ezaguna da euskal oihanen iraganean noraino izan den garrantzitsua ikatza. Hala ere, lanbidea desagertuz joan zen XX. mendearen 50-60 urteetatik aurrera. Hala ere, jakintza horrek adinekoen belaunaldietan badirau eta galtzeko arriskuan dago. Beste alde batetik, ikazkintzaren moduan oihaneko bestelako jarduerak bertan behera utzita, aldarazi dute oihana eta beraz dugun pertzepzioa, ekoizpena utzi eta aisia eta lasaitasunerako toki bihurtuz. Guzti honetatik BasoZainak Proiektua sortu da, euskal gobernuaren Kultura eta Hizkuntza Politika sailak finantzatutako ikerketa proiektu baten barruan: ‘EHAAko mendi paisaia kulturalaren iragana eta oraina: oihan eta bazka-eremuen garapen metodologikoa eta balioan jartzea’, mendialdeko eremuetako ondarea balioan jarri asmoz.