euskaraespañol

Maskarak biltzea Gipuzkoako Campusean birziklatzeko

  • Photocampus

Lehenengo argitaratze data: 2021/04/26

Irudia
Maskarak biltzeko edukiontzia Ignacio Mª Barriola zentroan. Argazkia: Nagore Iraola. UPV/EHU

NON: Ignacio Mª Barriola Zentroa. Gipuzkoako Campusa. NOIZ: 2021eko apirilaren 21ean. NORK: Nagore Iraola. Komunikazio Bulegoa.

UPV/EHUko unibertsitateko kideek erabiltzen dituzten maskarak kudeatu eta birziklatzeko ekimen aitzindari batekin elkarlanean aritzeko konpromisoa hartu du Euskal Herriko Unibertsitateko  Iraunkortasunaren eta Gizarte Konpromisoaren Zuzendaritzak eta Gipuzkoako Campuseko Errektoreordetzak. Honela, maskarak biltzeko edukiontziak jarri dituzte Gipuzkoako Campusean, eta, ondoren, Arabako eta Bizkaiko Campusetara zabalduko da ekimena.

NANTEK eta ORKA euskal enpresek metodo bat garatu dute erabilitako maskarei (kirurgikoak eta FFP2) bigarren bizitza bat eman eta erregai eta industriarako bestelako produktu kimiko bihurtzeko.

Erabilitako maskarak (kirurgikoak eta FFP2) honako eraikin hauetako sarbidean jarritako kartoizko edukiontzietan utzi daitezke:

  • Ekonomia eta Enpresa Fakultatea
  • Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultatea. II Eraikina
  • Psikologia Fakultatea
  • Carlos Santamaria Zentroa
  • Ignacio Mª Barriola Zentroa
  • Ignacio Mª Barriola Zentroko kafetegia
  • Gipuzkoako Ingeniaritza Eskola 

GARRANTZITSUA:

Ez dira maskarak manipulatu behar birziklatzeko edukiontzian sartu aurretik. Ez dira maskara lotzeko gomak moztu behar, ezta sudurraren doikuntza metalikoa desmuntatu behar ere.  

Sartu erabilitako maskarak banan-banan, paketatu edo poltsaratu gabe.

Maskarak bildutakoan, ORKA eta NANTEK arduratuko dira horiek desinfektatzeaz eta birziklatzeaz, hau da, industriagintzan erabiltzeko produktu eratorriak bilakatzeaz.

Eskerrik asko zure osasuna, unibertsitateko kideena eta gure planetarena zaintzeagatik.

​​​​​​​

Saileko argazki guztiak Photocampusen.

Udaberri (berezi) honi buruz zuk egindako irudi bat argitaratzea nahi duzu atal honetan? Bidal iezaguzu, mesedez, helbide honetara: campusa@ehu.eus