euskaraespañol

Aitortza Zientzia Astean parte hartu dutenei

  • Kronika

Lehenengo argitaratze data: 2018/03/09

Irudia

Orotara, Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitateko irakasle-ikertzaileen eta ikasleen artean,785 pertsonak hartu zuten parte UPV/EHUren Zientzia Astearen iragandako edizioan. 444 Bizkaian aritu ziren, 131 Araban eta 210 Gipuzkoan. Hauek guztiek aitortza jaso zuten beren parte hartzearengatik, hiru campusetan antolatutako ekitaldietan.

Zientzia Astea dugu UPV/EHUk antolatzen duen Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako astea, inguruarekiko jakinminik duen orori eskainita, gazte zein adineko, neskato zein mutiko, nerabe… guzti-guztiek aukera izan dezaten zientzia ikusi, entzun, sentitu eta hitz egiteko egunero zientzia bera langai dutenen eskutik. Iragandako edizioan parte hartze handia izan zuten herritarrek, lau egoitzetara ia 25.000 pertsona hurbildu baitziren, ikastetxe eta norbanakoen bisita guztiak batuta.

UPV/EHU jada ari da datorren urteko edizioa prestatzen, azaroaren 7an hasi eta 11ra bitartean izango dena.