euskaraespañol

SEPIEk UPV/EHUko ikasle bat saritu du

  • Kronika

Lehenengo argitaratze data: 2020/01/23

Irudia

Urtero bezala, Hezkuntza Nazioartekotzeko Espainiako Zerbitzuak (SEPIE) Erasmus+ Programaren Eguna antolatu zuen 2019n, eta Erasmus+ proiektuen sariak banatu zituen bertan. Sariok hezkuntzaren sektore guztietako ikasle nahiz erakundeei ematen zaizkie.

Ines Erkizia UPV/EHUko ikasleak eskuratu zuen haietako bat, Erasmus+ programaren 2018ko deialdian parte hartu zuten goi mailako hezkuntzako ikasleen atalari zegokiona. Erkizia Farmazian graduatu zen joan den ikasturtean eta orain doktorego aurreko ikertzailea da Farmakologia sailean, UPV/EHUko Medikuntza Fakultatean.

Ikasleak lauhileko bat egin zuen Irlandako Cork University Collegen, eta lan batean azaldu zuen nolakoa izan zen atzerriko egonaldi hori eta nola eragin zion arlo akademiko eta pertsonalean. SEPIEren aitorpenak lan hori saritu du.<0} Sari hauekin azpimarratu nahi dira Erasmus+ programak sustatzen dituen ezaugarriak, hala nola inklusioa eta nazioartekotasuna, berrikuntza eta enpresa ekimena, hori guztia Europako herritartasuna eta europarren balio komunak bultzatzeari begira hezkuntzaren eta prestakuntzaren bidez.