euskaraespañol

Agerre Teatroaren aurkezpena unibertsitate pabiloian

Noiz eta non

2018/10/18, 19:00 - 00:00

Kokapena

Ekitaldi aretoa - Unibertsitate Pabilioia
Los Apraiz 1. -01006- Vitoria-Gasteiz (Araba)

Irudia

Deskribapena

Ostegunean, urriak 18, arabar campuseko unibertsitate pabiloian (Apraiztarrak, 1. 01006 Vitoria-Gasteiz) ‘Frontoia begiz eta hotsez’ teatro lana taularatuko da, EHUkultura programazioko jardueren barruan.

Agerre Teatroaren lana jende arruntez mintzo da, pilotalekua elkargune duena.  Pilotan jolasten dute, erronkak egiten dizkiote elkarri; ezagutu, borrokatu, haserretu ere  egiten dira; jaiak ospatu eta etsipenak onartu... Beren berri ematen digute, beren gurarien berri. Eta bai, frontoia da protagonista. Eta frontoiak 6 pilotari, neska mutilak, beren gorputz, haien kantu eta haien pianoa, saxoa, bongoak eta flautak, bere altzoan jasoko ditu. Gazteekin batera, eta une berezi eta majikoan 2 pilotari profesionalak izango ditugu, bertakoak, antzezten gauden herrikoak, eta tanto ikusgarri bat  eskainiko digute, antzezleen  musika eta ahotsarekin lagunduta. Guztiei begira emakume heldu bat dago, amona, herria bezala,  frontoiarekin batera historia osatzen duena.

Sarrera dohainik eserlekuak bete arte.