Eva Ferreira aukeratu dute UPV/EHUko errektore

Hautagai bakarrak boto haztatuaren % 66,24 lortu du

  • Albisteak

Lehenengo argitaratze data: 2020/11/26

Pedro Iriondo, Eva Ferreira eta Nekane Balluerka. Argazkia: Mitxi. UPV/EHU

Eva Ferreira katedraduna hautatu dute gaur, azaroak 26, UPV/EHUn egin diren errektorea aukeratzeko hauteskundeetan. Ferreirak lortu du emandako botoen % 66,24. Unibertsitateko kideek hautatzen dute errektorea, sufragio orokor haztatuaren bidez. Hautagai bakarra egon denez, hautatua izateko, emandako botoen herena lortu behar zuen egin beharreko haztapenak eginda.

Sektoreka emaitzak hauexek izan dira:

  • Lotura iraunkorra duten 2.114 irakasle eta ikertzaile doktoreetatik 1.404k bozkatu dute (919  aldeko boto, 469  zuri).
  • Lotura iraunkorra duten 179 irakasle eta ikertzaile ez-doktoreetatik 91ek bozkatu dute (52 aldeko boto, 38 zuri)-
  • Gainerako 3.273 irakasle eta ikertzaileetatik 642 bozkatu dute (383 aldeko boto, 251 zuri).
  • 40.819 ikasleetatik 857k bozkatu dute (612  aldeko boto, 218 zuri).
  • Administrazio eta Zerbitzuetako Pertsonaleko 1.896 kideetatik, 744k bozkatu dute (433 aldeko boto, 302 zuri).

Botoa honela haztatzen da: irakasle doktore iraunkorrei % 56,25 dagokie; irakasle iraunkor ez-doktoreei, % 7,50; gainerako irakasle eta ikertzaileei, % 2,09; ikasleei % 22,08; eta, azkenik, administrazio eta zerbitzuetako langileei, % 12,08. Beraz, botoak haztatu ondoren, hauexek dira emaitzak:

  • IRI doktore iraunkorrak: % 37,24 aldeko boto eta % 19,01 zuri.
  • IRI ez doktore iraunkorrak: % 4,33 aldeko boto eta% 3,17 zuri.
  • Bestelako IRI: %1,26 aldeko boto eta % 0,83 zuri.
  • Ikasleak: % 16,28 aldeko boto eta  % 5,80  zuri.
  • AZP: % 7,12 aldeko boto eta % 4,96 zuri

Emaitzen behin betiko aldarrikapena abenduaren 4an egingo da, inpugnazioak aurkezteko epea igaro ondoren.

Eva Ferreira doktorea (Barakaldo, 1963) Ekonomia Aplikatuko katedraduna da, eta Ekonomia eta Enpresa Fakultateko irakaslea. UPV/EHUko Ekonomia Gaietako eta Ikasketa Antolaketako errektoreorde (2004-2008), unibertsitate bereko idazkari nagusi (2009-2012) eta Euskal Unibertsitate Sistemaren Kalitate Agentziako zuzendari (Unibasq, 2015-2019) izan da.  Kargua urtarrilaren lehen hamabostaldian hartuko duela aurreikusten da, karguan Nekane Balluerka ordezkatuz. Balluerka izan da hautatutako errektorea izan zen lehen emakumea.

BOTO HAZTATUA

  HAZTAPENA FERREIRA ZURI
A SEKTOREA (IRIRI) %56,25 %37,24 %19,01
B SEKTOREA (IRIEDI) %7,50 %4,33 %3,17
C SEKTOREA (Bestelako IRI) %2,09 %1,26 %0,83
D SEKTOREA (Ikasleak) %22,08 %16,28 %5,80
E SEKTOREA (AZP) %12,08 %7,12 %4,96
GUZTIRA   %66,24 %33,76

 

UPV/EHU GUZTIRA
  A sektorea B sektorea C sektorea D sektorea E sektorea GUZTIRA
Errolda 2.114 179 3.273 40.819 1.896 48.281
Ferreira 919 52 383 612 433 2.399
Zuriak 469 38 251 218 302 1.278
Baliogabeak 16 1 8 27 9 61
Emandako botoak 1.404 91 642 857 744 3.738

 

ARABAKO CAMPUSA GUZTIRA
  A sektorea B sektorea C sektorea D sektorea E sektorea
Errolda 372 41 501 7.561 260
Ferreira 142 14 63 47 51
Zuriak 94 6 60 15 51
Baliogabeak 2 0 3 4 1
Emandako botoak 238 20 126 66 103

 

BIZKAIKO CAMPUSA GUZTIRA
  A sektorea B sektorea C sektorea D sektorea E sektorea
Errolda 1.245 85 1.955 22.989 1.246
Ferreira 530 17 228 397 265
Zuriak 282 27 132 193 195
Baliogabeak 12 0 5 22 6
Emandako botoak 824 44 365 612 466

 

GIPUZKOAKO CAMPUSA GUZTIRA
  A sektorea B sektorea C sektorea D sektorea E sektorea
Errolda 497 53 817 10.269 390
Ferreira 247 21 92 168 117
Zuriak 93 5 59 10 56
Baliogabeak 2 1 0 1 2
Emandako botoak 342 27 151 179 175