euskaraespañol

Unibertsitatera sartzeko probak egin zituztenen ehuneko 97,29k gainditu ditu

  • Albisteak

Lehenengo argitaratze data: 2020/07/16

Irudia

Lehenengo datuen arabera, Euskal Herriko Unibertsitatean Unibertsitatera Sartzeko Ebaluazioko Sarbide fasera aurkeztu diren 11.654 Batxilergoko ikasletatik 11.338k gainditu dute USE, hortaz, ikasleen % 97,29k gainditu du. Probaren batezbesteko nota 7,02koa izan da. Iazko USEn gainditutakoen portzentajea % 97,53 izan zen, eta batezbesteko nota 6,65ekoa izan zen.

Proba hauek bi fase dituzte: sarbide fasea, unibertsitateko gradu ofizialak ikasi ahal izateko gainditu behar dena, eta onarpen fasea, borondatezkoa, sarbidea fasearen lortutako kalifikazioa hobetzeko balio duena. Hauetaz gain, onarpen faseko irakasgai desberdinak egiteko izena eman zuten Heziketa Zikloetako 836 ikaslek.

Datuak behin-behinekoak dira, berrikusketaren ebazpenaren aurretikoak.

Graduko eta Graduondoko Ikasketen arloko errektoreorde Aracelí Garinen iritziz, “nabarmendu behar da USEren probak normaltasun osoz garatu direla, ikasturteon bizi ditugun osasun baldintzak ezohikoak izan arren. Bestalde, eskerrak eman behar dizkiegu probaren antolakuntzan eta garapenean parte hartu duten pertsona guztiei, eta bereziki bolondres moduan kolaboratu dutenei”.

Notak eta hurrengo deialdiak

Notak ikasleak matrikulatu direneko ikastetxeetako ordezkariei eman zitzaizkien, eta ikasleek kontsultatu ahal izan zituzten atzo, hilaren 14an, UPV/EHUren web gunearen bidez (https://www.ehu.eus/eu/web/unibertsitaterako-sarbidea/home/use-2020/ohiko-deialdia). Orri horretan USEri gainontzeko informazioa ere dago eskuragarri.

Berrikusketa eskatzeko epea uztailaren 15etik 17ra arteko da. Behin betiko emaitzak uztailaren 24an argitaratuko dira.

Bestalde, ebaluazioaren ezohiko deialdia uztailaren 20, 21 eta 22an izango da.. Ohiko deialdian gainditu ez dutelako edo kalifikazioa hobetu nahi dutelako, ezohiko deialdira aurkeztu nahi dutenek berriro matrikulatu behar dute gaur, uztailak 15.

Jarraian, datuak batzen dituen taula dago:

USEKO SARBIDE  FASEAREN EMAITZAK

Batxilergoko Ikasleak

2020ko ohiko deialdia

 

  AURKEZTUAK
11.654
GAINDITUAK
11.338
PORTZENTAJEA
%97,29
ARABA
1.619
1.556 %96,11
BIZKAIA
5.753
5.609
%97,50
GIPUZKOA
4.256
4.162
%97,79
CAMPUS gabe* 26 11 %42,31
EUSKARA
8.616
8.465
%98,25
GAZTELERAZ
3.038
2.873 %94,57
GIZONAK
5.223
5.072 %97,11
EMAKUMEAK
6.431
6.266
%97,43

 

*Campus gabe: Ikasle batzuei arrazoi ezberdinengatik (Batxilergoa aspaldi bukatu zuten, dagoeneko unibertsitateko ikasleak dira…) ez zaie campus bat automatikoki esleitzen.