euskaraespañol

Erakusketa: ‘RETROFISS 2.0: vintage computing’

Noiz eta non

Noiztik: 2018/06/01 Noiz arte: 2018/12/31, 00:00 - 00:00

Kokapena

Carlos Santamaria Zentroa
Plaza de Elhuyar 2. -20018- Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)

Irudia

Deskribapena

40 urte luze bete dira Informatikako lehenengo ikasleek Euskal Herriko Unibertsitateko gelak bete zituztenetik. Ibilbide horretan unibertsitatearen izena aldatzeaz gain, gaur UPV/EHU dena hartan Bilboko Unibertsitatea baitzen, informatikako ikasketak gure bizitzak bezainbeste aldatuz joan dira. 40 urteko ibilaldi horretan , diziplina horren ikasle izandakoek irudikatuak edota sortuak izan diren berrikuntza teknologikoek gure bizimoduan aldaketa garrantzitsuak eragin dituztela nabarmendu behar da.

RetroFISS 2.0 erakusketa Donostiako UPV/EHUko Informatikako Fakultateak ikasketa hauen 40. urtemuga ospatzeko antolatutako RetroFISS 1.0 erakusketaren jarraipena da. Bertan, diziplina honetako ikasleen esperientziei eta berrogei urte hauetan ikasketek izan duten eboluzioari atzerakako begirada nostalgikoa proposatzen da. UPV/EHUko Gipuzkoako Campuseko Bibliotekan, Carlos Santamaría Zentroan kokatua dagoena, aurkezten den 2.0 edizio honetan lehengo hainbat gailu eta bibliografiaren aukeraketa historiko bat ikusgai egongo dira: alde batetik, geletan eta praktiketan ikasleek eta irakasleek erabilitako hardware vintagea (lehengo PC eta Mac-ak, eramangarriak, zerbitzariak, etab.) eta, bestetik, urte hauetan zehar, diziplinaren alde teorikoak lantzeko ikaskuntzan erabilitako eskuliburuak eta monografiak. Informatikako fakultateko lehengo argazkiak eta beste material grafikoa ere ikusgai dago erakusketa honetan. Halaber, literatura informatikoan nahitaezkoak diren lan klasikoen aukeraketa bat eskaintzen da, hala nola zientzia honen historiaren inguruko bibliografia laburra. Informatika diziplina gaztea baina historia dentsokoa da eta hemen bildutako materialak bere etengabeko eta geldiezinezko aldaketaren adierazleak dira.

Aspektu bietan, teorikoa zein praktikoan, urteen joana begi bistakoa da eta, horren ondorioz, makina eta liburuen zaharkitzea nabaria ere bada. Erakusketa honetan dauden objektuak zaharkituak eta, agian, erabilgaitzak dira (erabilera gutxikoak, behintzat), baina den-denak diziplinaren eboluzioaren lekuko sendoak dira. Edozein modutan, erakutsitako objektuak batzutan bitxiak eta beti oroitarazleak dira. Azken finean, kontuarazten digute garai batean ultramodernoa izan zena egun antzinakoa dela. Eta hori bera, zalantzarik gabe, 2018ko azken belaunaldiko aparatuei eta punta-puntako liburuei gertatuko zaiela ere.

Erakusketa ikusgai egongo da UPV/EHUko Gipuzkoako Campuseko Bibliotekan, ekainaren 1etik abenduaren 31era arte. Sarrera irekia da eta ordutegia honakoa:  astegunetan: 9:00 - 20:30 eta larunbata: 9:00 - 14:00.