euskaraespañol

UPV/EHUko Gobernu Batzordearen bilera Gipuzkoako Foru Aldundian

  • Photocampus

Lehenengo argitaratze data: 2021/03/30

Irudia

NON: Gipuzkoako Foru Aldundia. NOIZ: 2021eko martxoaren 30an. NORK: Gipuzkoako Foru Aldundia

 

Gaur, asteartea, Euskal Herriko Unibertsitateko Gobernu Batzordeak, Eva Ferreira errektorea buru duela, asteroko bilera egin du Gipuzkoako Foru Aldundian. Bilera horiek Euskal Herriko Unibertsitatearen hiru campusetan egiten dira, baina, kasu honetan, Errektoretzak onartu egin du aldundiaren gonbidapena, bilera Aldundiaren Donostiako egoitzan egiteko. Zehazki, Etorkizuna Eraikiz Gunean izan da, erakundearen politika publikoen laborategian, foru-jauregian bertan. Bileraren aurretik, Markel Olano diputatu nagusiak harrera egin die errektoreari eta bere taldeari.

 

Saileko argazki guztiak Photocampusen.

Udaberri (berezi) honi buruz zuk egindako irudi bat argitaratzea nahi duzu atal honetan? Bidal iezaguzu, mesedez, helbide honetara: campusa@ehu.eus