euskaraespañol

Eguneko irudia

Berdurrezko filmazioa

Photocampus: Eguneko irudia

  • Photocampus

Lehenengo argitaratze data: 2023/12/05

NON: Arte Ederren Fakultatea NOIZ: 2023ko abenduak 4 NORK: A Film to Kill for.

  

‘Black Harbour’ Euskal Herrian egun hauetan filmatzen ari den beldurrezko bidejoko-serie interaktiboa da. A Film To Kill For Bilboko ekoiztetxeak azaldu duenez, irudi errealeko lehen bideo-jokoa da, Adimen Artifiziala erabiltzen duen kamera batekin grabatua. 50 bat lagunek osatutako taldeak, Oliver Mend-ek eta Rose of Dolls-ek zuzendua, Arte Ederren Fakultatean filmatu zuen atzo. Hain zuzen ere, ikastegi horretan ikasi zuten zuzendariek. Istorioa Ingalaterra Berriko herri txiki batean dago kokatua, Stephen Kingen kontakizunen antzera, tentsio-aura  berezi horrekin. “Labur esanda, 80ko eta 90eko hamarkadetako zinemari egindako oda bat da, belaunaldi berriek gozatzea espero duguna”, nabarmendu du Oliver Mendek. “Kalitatezko fikzioko entretenimendua da, pantaila txikietan eta gailu adimendunetan bistaratzera egokitua, bereziki mugikorretarako”, erantsi du Rose of Dolls produktore eta zuzendarikideak. Urte-bukaerarako eskuragarri egongo da aplikazio-dendetan.

 

  
Saileko argazki guztiak Photocampusen. 

Sail honetan zuk egindako irudi bat argitaratzea nahi duzu atal honetan? Bidal iezaguzu, mesedez, helbide honetara: campusa@ehu.eus