euskaraespañol

Prentsaurrekoa: Zientzia Forgesen aburuz

Noiz eta non

2020/12/02, 11:00

Kokapena

Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)

Deskribapena

Abenduak 2, asteazkena, 11:00etan, Eureka! Zientzia Museoan (Paseo Mikeletegi, 45. Donostia), Materialen Fisikako Zentroak (CFM), Eureka! Zientzia museoarekin lankidetzan Ikerketa Zientifikoen Kontseilu Gorenak Antonio Fraguas handiaren omenez ekoitzitako "Zientzia Forgesen aburuz " erakusketa aurkeztuko du prentsaurrekoan.

66 binetak osatzen dute estatu osoan zehar ibilitako erakusketa, Euskal Herrian esklusiboki egongo dena ikusgai, doan zabalik Eureka! Zientzia museoan, Donostian, abenduaren 2tik urtarrilaren 17ra.

Ekitaldian parte hartuko dute:

-Iñigo Atorrasagasti,  Eureka! Zientzia Museoko zuzendaria

-Javier Aizpurua, CSICek Euskadin duen ordezkari instituzionala

-Berta Fraguas, Forges familiaren izenean (ZOOM)

-Fèlix Bosch Llonch, Dr. Antoni Esteve fundazioko zuzendaria (ZOOM)

Klima-aldaketa, Higgs bosoiaren aurkikuntza eta biodibertsitatearen galera dira Antonio Fraguas 'Forges' umorista grafikoak bere binetetan behin eta berriz islatu zituen gaietako batzuk. Kalitatezko zientzia espainiarrarentzako baliabide gehiagoren aldarrikapenak ere bete zituen bere marrazki eta testuak. Ikerketa Zientifikoen Kontseilu Gorenak (CSIC) bere 80. urteurrena zela eta, zientzia eta teknologia protagonista dituzten marrazkilariaren binetak biltzen dituen erakusketa bat ekoiztu zuen.

Erakusketa katalogo batekin batera doa, eta 2020an zehar CSICek Espainia osoan dituen ordezkaritzek eta dibulgazio-zentroak erakusgai eduki dute. " Zientzia Forgesen aburuz" CSICeko Kultura Zientifikoko Alboko Lehendakariordetzak ekoitzi du, eta CSIC Fundazio Orokorraren laguntza izan du, "Zientziaren Kontua" laguntzen deialdiaren bidez, bai eta Antoni esteve doktorearen eta Alcalako Unibertsitateko Fundazio Nagusiko Quevedo de las Artes del Humor Institutuaren laguntza ere.

Materialen Fisika Zentroaren eskutik iritsi da Donostiara, Eureka! Zientzia Museoarekin lankidetzan. 2020ko abenduaren 2tik 2021eko urtarrilaren 17ra egongo da zabalik, doan.

*Prentsaurrekoa streaming bidez jarraitzeko estekak:

ZOOM

YOUTUBE