Prentsaurrekoa: XXXVIII. Uda Ikastaroen aurkezpena

Noiz eta non

2019/05/16, 10:30

Kokapena

Miramar Jauregia
Mirakontxa Pasealekua 48 - 20007 Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)

Deskribapena

Donostiako Miramar Jauregian UPV/EHUko Uda Ikastaroak Fundazioak antolatzen dituen XXXVIII. Uda Ikastaroak aurkeztuko dira prentsaurrekoan. Aurtengo edizioko eduki nagusiak azalduko dira, “Irakasteko Ikasten” eta “Bizitzaren Bidaia” programak azpimarratuz.

Aurkezpenean parte hartuko dute:

Cristina Uriarte, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza saileko Sailburua.

Agustin Erkizia, UPV/EHUko Gipuzkoako Campuseko Errektoreordea

Roberto Oñiguez de Onsoño, IRIZAReko pertsonal-burua

Itziar Alkorta, UPV/EHUko Uda Ikastaroen zuzendaria.