Saltillo belaontziak abuztuaren 15ean hasiko du ohikoa den udako itsasaldia euskal kostaldetik

UPV/EHUko eskola-ontzia Santurtzin itsasoratuko da Lekeitiorantz abiatzeko udako bigarrena den itsas bidai honetan

  • Albisteak

Lehenengo argitaratze data: 2019/08/14

Abuztuaren 15etik irailaren 3ra UPV/EHUko Saltillo eskola-ontziak ohikoa den udako itsasaldia egingo du euskal portuetan zehar. Santurtziko kirol-portuan hasiko du bidaia, Lekeitio izango duelarik lehen helmuga. Ondoren, Donibane Lohitzune, Mutriku. Bigarren bidaia Abuztuaren 29an hasiko da: Santurtzitik aterako da berriro eta Bermeon egingo du lehengo geldialdia; gero, Hondarribia eta Getaria  bisitatuko ditu, Santurtzin bukatzeko berriro.

Mikel Lejarza kapitain duen itsasaldi honetan, UPV/EHUko Nautika eta Itsasontzi-makineria Goi Eskola Teknikoko ikasleek nabigazio praktikak egingo dituzte. Horrez gain, bela mundua gizarteari hurbiltzea eta antzinako belaontzi hau ezagutzera ematea ere badira itsas ibilaldi honen helburuak. Horretarako, bidaian zehar, Saltillok bere ateak irekiko ditu nahi duten guztiek ontzia bisitatu dezaten.

Saltillo 1932an eraiki zen eta, bi urte beranduago, Pedro Galindez enpresari bizkaitarrak erosi zuen. 1946tik 1963a arte Galindezek errege-familiari utzi zion belaontzia, erabil zezan. 1968an Galindezek Nautika eta Itsasontzi-makineria Goi Eskola Teknikoari itsasontziaren dohaintza egin zion, eta 1998az geroztik UPV/EHUko ontzi-eskola bezala erabiltzen da.

 

Egutegia

Abuztuak 15: Santurtzi – Lekeitio

Abuztuak 16: Lekeitio – Donibane Lohitzune

Abuztuak 19: Donibane Lohitzune - Mutriku

Abuztuak 20: Mutriku – Santurtzi

 

Bigarrena:

Abuztuak 29: Santurtzi – Bermeo

Abuztuak 30: Bermeo - Hondarribia

Irailak 2: Hondarribia – Getaria

Irailak 3: Getaria – Santurtzi