euskaraespañol

Saltillo belaontziaren bigarren itsasaldia euskal kostaldetik

  • Ekitaldia

Noiz eta non

Noiztik: 2019/08/29 Noiz arte: 2019/09/03, 10:00 - 20:00

Deskribapena

Bigarren itsasaldia Santurtzin hasiko du, eta Bermeora abiatuko da. Ondoren, Hondarribia eta Getaria  bisitatuko ditu, Santurtzin bukatzeko berriro.

Mikel Lejarza kapitain duen itsasaldi honetan, UPV/EHUko Nautika eta Itsasontzi-makineria Goi Eskola Teknikoko ikasleek nabigazio praktikak egingo dituzte Saltillon. Horrez gain, bela mundua gizarteari hurbiltzea eta antzinako belaontzi hau ezagutzera ematea ere badira itsas ibilaldi honen helburuak. Horretarako, bidaian zehar, Saltillok bere ateak irekiko ditu nahi duten guztiek ontzia bisitatu dezaten.

Saltillo 1932an eraiki zen eta, bi urte beranduago, Pedro Galindez enpresari bizkaitarrak erosi zuen. 1946tik 1963a arte Galindezek errege-familiari utzi zion belaontzia, erabil zezan. 1968an Galindezek Nautika eta Itsasontzi-makineria Goi Eskola Teknikoari itsasontziaren dohaintza egin zion, eta 1998az geroztik UPV/EHUko ontzi-eskola bezala erabiltzen da.

Bigarren itsasaldia abuztuaren 29tik irailaren 3ra izango da:

  • Abuztuak 29: Santurtzi – Bermeo
  • Abuztuak 30: Bermeo - Hondarribia
  • Irailak 2: Hondarribia – Getaria
  • Irailak 3: Getaria – Santurtzi