euskaraespañol

Saltillo Pasaiako Itsas Festibalean izango da

  • Ekitaldia

Noiz eta non

2018/05/17, 10:00 - 00:00

Kokapena

Gipuzkoa

Irudia

Deskribapena

Lehen aldiz, Pasaiako Itsas Festibala egingo da maiatzaren 17tik 21era. Hala, herri horretako uretan elkartuko dira Saltillo bezalako ontzi tradizionalak. Nazioarteko itsas topaketa handi bat izango da, eta nabarmentzekoa da Hermione ontziak egingo duen bisita, Lafayette markesak Amerikaren independentzia gerran laguntzeko erabili zuen fragataren erreplika.

Urgunea izango da ontzi tradizional guztiek erabiliko duten agertokia nabigatzeko, eta lehorreko guneak, aldiz, herriko lau barrutiak bilduko dituenak, village gisa pentsatutako espazio batzuk erakutsiko ditu, bertan gastronomiarekin, artisautzarekin eta musikarekin lotutako jarduera ugari egingo dira.

Saltillo

Saltillo 1932an eraiki zen eta, bi urte beranduago, Pedro Galindez enpresari bizkaitarrak erosi zuen. 1946tik 1963a arte Galindezek errege-familiari utzi zion belaontzia, erabil zezan. 1968an Galindezek Nautika eta Itsasontzi-makineria Goi Eskola Teknikoari itsasontziaren dohaintza egin zion, eta 1998az geroztik UPV/EHUko ontzi-eskola bezala erabiltzen da.