euskaraespañol

Erakusketa: Sara Cuerdoren “Lapso: Tiempo transcurrido entre dos instantes” lana

  • Ekitaldia

Noiz eta non

Noiztik: 2018/03/22 Noiz arte: 2018/04/08, 00:00 - 00:00

Kokapena

Bilbao (Bizkaia)

Irudia
Sara Cuerdoren “Lapso: Tiempo transcurrido entre dos instantes” lana, Deustuko Zubian ikusgai

Deskribapena

Proposamen artistiko berri bat ikus daiteke Bilboko Deustuko zubiko aginte kabina zaharrean. “Lapso: tiempo transcurrido entre dos instantes” lanaren egilea Sara Cuerdo sortzailea da, UPV/EHUko Arte Ederren Fakultatean ikasitakoa. Datorren apirilaren 8ra arte egongo da ikusgai oinezkoentzat. UPV/EHU sustatzailetako bat duen "Deustuko zubiko esku-hartze artistikoak” programaren barruan dago instalazioa.

Denbora lantzen du proiektuak, une zehatz bat geldiarazteko ezintasuna bere mugen ondorioz. Horretarako, proposamena hartzen duen espazioaren ezaugarri mugatuekin jokatzen du site-especific lan honek, ikusleen begiradapean eta hiriko ikuspegi batetik. Horrek lanaren testuinguruan jartzen laguntzen du: hirietan, gehienbat, Deustuko zubian kasu honetan, batera eta bestera baitabil jendea; denborak ez du etenik. Denbora beraren eta denbora bizitzeko dugun eraren artean dauden mugak zalantzan jartzen ditu proposamenak.

Egilea eta proiektua

Sara Cuerdok sorkuntza eta diseinuko gradua lortu zuen Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitateko Arte Ederren fakultatean. Egun, ikerketa artistikoko master bat (Arte Garaikide, Teknologiko eta Performatiboa unibertsitate masterra) ikasten ari da UPV/EHUn, eta Autore Argazkilaritza Masterra CFCn (Bilboko Argazki Garaikideko Zentroa).

“Deustuko zubiko esku-hartze artistikoak” hiri espaziorako arte proiektu bat da. Bere lehen edizioa 2012n egin zenetik, hogeita hamar artista eta talde baino gehiagok beren esku-hartzea egin dute aginte kabina zaharrean, erabilera berri eta eguneratua emanaz Bilboko egitura zahar horri. Juan Pablo Ordúñez / MawatreSek eta AKMEk koordinaturiko proiektu honek UPV/EHUko Arte Ederren fakultateko laguntza dauka; eta EHUKULTURA, BILBAO ART DISTRICT eta Bilboko Udaleko Lan eta Zerbitzu arloaren babesa.