euskaraespañol

Saria Kirol Medikuntzaren alorrean eginiko ikerketa bati

UPV/EHUn eginiko ikerketa lanak aztergai izan zituen HIITaren onurak miokardio infartua izan duten pertsonentzat

  • Kronika

Lehenengo argitaratze data: 2023/05/30

Sara Maldonado eta Rodrigo Aispuru saria jasotzen
Sara Maldonado eta Rodrigo Aispuru saria jasotzen

Rodrigo Aispuru Lanche, Jon Ander Jayo Montoya eta Sara Maldonado Martínek eginiko ‘Impacto sobre la función vásculo-endotelial de diferentes volúmenes de ejercicio físico aeróbico interválico de alta intensidad en pacientes tras infarto de miocardio’ ikerketa lana irabazle izan da Oviedoko Unibertsitatearen Kirol Medikuntzaren Eskolak antolatu duen Cajastur Fundazioa - Kirol Medikuntzako Ikerketaren XXIV. Sari Nazionalean.

Ikerketa egin zen UPV/EHUren Heziketa Fisikoa eta Kirola Sailean, Miranda de Ebroko Santiago Apostol Ospitalearekin eta Gaztela eta Leongo Osasun Zerbitzuarekin elkarlanean, eta helburutzat izan zuen ebaluatzea intentsitate altuko ariketa aerobiko interbalikoko (HIIT) bi bolumenek duten eragina miokardio infartu akutua izan duten pertsonen funtzio baskular-endotelialean.

Jakina bazen ere zer garrantzi duen ariketa fisiko gainbegiratuak eta indibidualizatuak afekzio kardiobaskularren prebentzioan eta errehabilitazioan (miokardio infartuak, hipertentsioa, arteriosklerosia edo dislipemiak), azterlanaren emaitzek erakutsi dutenez, intentsitate handiko ariketa fisikoa hainbat tartetan sartzea, intentsitate handia eta moderatua tartekatuz, onuragarria da, baita bolumen baxuarekin ere, hau da, intentsitate handiko tarteen batura 10 minutu baino gutxiago izatea saioko. Ikerketak agerian jarri du egokitu egiten dela funtzio baskular-endoteliala eta horrek murriztu egiten dituela miokardio infartu akutuaren errezidibak eta gaixotasun kardiobaskularren arriskua.

Kirol Medikuntzako Ikerketa Sari Nazionalaren helburua da publikoki aitortzea ikertzaileek eginiko lana eta bultzada ematea bikaintasun parametroetan eginiko ikerketei, Heziketa Fisikoaren eta Kirolaren Medikuntzaren arloan.