euskaraespañol

Gaurko irudia

Saskibaloiko XI. Kongresu Iberikoaren aurkezpena

  • Ekitaldia

Noiz eta non

2022/10/10, 11:00

Kokapena

Vitoria-Gasteiz (Araba)

Deskribapena

Astelehenean, urriaren 10ean, 11:00etan, Vital Fundazioa Kulturuneko B Aretoan (Dendaraba KZ. La Paz, 5 - 1. solairua. 01005 Vitoria-Gasteiz), Saskibaloiko XI. Kongresu Iberikoa (CIB) eta IV. Iberoamerikako Saskibaloi Kongresua aurkeztuko dira, urriaren 20tik 22ra bitartean Gasteizko Europa Biltzar Jauregian, ‘Saskibaloiaren alderdi anitzak: jokoa, zientzia eta gizartea, ziurgabetasun garaietan’ izenburupean.

CIBren edizio hau Euskal Saskibaloi Federazioak antolatu du, Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatearen eta Basketball Reseach Scientific Society (BRSS) Saskibaloiaren Ikerketa Elkarte Zientifikoaren (SCIB) lankidetzarekin. Elkarretaratze honen helburu nagusia da azken bi urteetan lortutako ikerketa emaitzak bateratzea, baliabide metodologikoak eguneratzea eta 2001ean lehenengo aldiz argitaratu zenetik gorpuztu diren ikertzaile, irakasle, teknikari eta zaleen komunitatea garatzea.

Prentsaurrekoan honako hauek hartuko dute parte:

  • - Luis María Sautu Apellaniz, Euskal Saskibaloi Federazioko presidentea
  • - Raúl Martínez de Santos Gorostiaga, batzorde antolatuetako kidea eta UPV/EHUko Gorputz eta Kirol Hezkuntza Saileko irakaslea

Kongresuari buruzko informazio gehiago: www.cib22.basketbasko.com